Horrialde hauetan eskolan garatutako lan bat aurkitu ahal izango duzu. Barakaldoko MUKUSULUBA eskolaren irakaslea naiz, aurten 4. mailan nagoelarik. Pasa den kurtsoan tutoretza bat hartu nuen lehenengo aldiz ( ni gorputz heziketako irakaslea naiz ) eta tutoretza horretan ikasle berezi bat neukan." paralisis cerebral " dela eta, atzerapen nabaria dauka, batez ere, matematika arloan eta irakurtzean. Idazteko ere zailtasun haundiak ditu motrizitate finaren aldetik.

Beraz ordenagailua erabiltzen zuen idazteko, eta ni errekurtso hori hasi nintzen aprobetxatzen matematika lantzeko.Holan hasi nintzen ariketa eta aplikazio txikiak egiten, kontzeptu matematiko oinarriak lantzeko ( batuketa, kenketa, serieak, zenbakiak... ). Puntu honetan esan beharko nuke, lotsagarria dela, instituzioen jarrera teknologia berriei begira. Alde batetik garrantzi haundia ematen zaio ( asko hitz egiten da, planteamendu pilo egin, geroa dela, internet hemendik eta handik...) eta beste aldetik dagoen materiala ( batez ere euskeraz ), eta lortu ahal den laguntza halako kasuetan neolitikoa da. Aurkitu ditudan gauzak, beste irakaslek, bai taldeka, bai banaka eginda daude.

Beno ba esan dudan moduan ariketak prestatzen hasi nintzen eta ohitura eta hobbie bihurtu zen. Esan behar dut, gehienak ez direla beste munduko gauza aurkezpen aldetik, baina noski, niri batez ere interesatzen zitzaidan ariketa desberdinak egitea, eta ez oso politak ( nahiz eta erakargarriak izatea ere zaindu behar ).

Beste aldetik, 3. mailako beste umeentzat matematika ariketak prestatu nituen, ikasgai bakoitza amaitzen genuenean birpasaketa bat egiten.

Zertarako beraz horrialdea? Nire lana beste irakasle edo edozein umerentzat, baliogarria baldin bada, eskura izateko.

Web espazio honetan, horietako aplikazio batzuk aurkituko dituzu jaisteko. Espazio faltagatik ezin izango dira guztiak izan, baina saiatuko naiz berrizten.

Aplikazio guztien zerrenda bat, erabilitako programak eta errekurtsoak (irudiak eta gif animatuak jaisteko ere) eta hezkuntarekin erlazionaturik dauden, interesgarriak iruditzen zaizkidan helbide batzuk ere aurkituko dituzu.

Espero dut interesgarria aurkituko duzuela lana. Zuen eritziak eta laguntza eskertuko nizkizueke eta halako lan desberdinak egiten ala ezagutzen badituzue berria eman.

 

Komentarioak egiteko hemen zapaldu
Zergaitik beste web horrialde bat?